Kalean da festa

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abuztuaren 14a

Udaletxeko balkoitik jaurtitako txupinazoarekin eta jarraian egin duten kalejira jendetsuarekin eman diote hasiera Zarauzko Aste Nagusiari.

Lehertu da Aste Nagusietako festa Zarautzen. 12:00etan puntu-puntuan jaurti dute txupina udaletxeko balkoitik eta eztanda egin bezain pronto, banderak altxa eta kalejirari ekin diote. Buruhandian joan dira aurretik bidea egiten eta atzetik jarraitu dituzte erraldoiek, Zarauzko erraldoi txikiek eta ibilbidea musikaz girotzeko lagun izan dituzten Jainekin txarangako kideek. Haiekin batera, hamarnaka familiek hartu dituzte herriguneko kaleak, Musika Plaza era Lege Zaharren enparantza.

Behin festari hasiera emanda, igandera arte luzatuko dute eta egunero izango da zer egina. Iluntze partean batik bat.

Erlazionatuak

Hemen da Zarauzko Aste Nagusia

Onintza Lete Arrieta 2023 abu 14 Jaiak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide