Joseba Roteta da Zarautz Futbol Taldeko gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria

Onintza Lete Arrieta 2023ko abuztuaren 13a

Joseba Roteta. (ZKE)

Klubak azpimarratu du oiartzuarrak esperientzia handia duela Ohorezko Erregional mailan, eta eskerrak eman dizkio azken hamar urteetan taldearen entrenatzaile izan den Xabier Otermin 'Xixa'-ri.

Zarautz Futbol Taldeko gizonezkoen lehen taldeak entrenatzaile berria izango du 2023-2024 denboraldian: Joseba Roteta oiartzuarra. Klubak nabarmendu du Rotetak esperientzia handia duela Ohorezko Erregional mailan, eta, besteak beste, Urnieta, Idiazabal, Añorga, Ostadar, Real Union, Beti Gazte eta Tolosa bezalako taldeak zuzendu dituela.

Bestalde, Xabier Otermin Xixa entrenatzaile ohiari eskerrak eman nahi izan dizkio klubak "azken hamar urte hauetan maila eta talde ezberdinetan –Futbol Eskola, Jubenil Nazionala eta mutilen lehenengo taldea– egindako lan guztiagatik eta uneoro erakutsitako konpromiso, profesionaltasun eta dedikazioagatik. ZKEko ateak zabalik izango dituzu beti".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide