Izeta plaza, Lanpardo eta Azken kaleko asfaltatze lanak amaitu dituzte

Intza Trula 2023ko abuztuaren 15a

Asfaltatze lanak Azken kalen. (Zarauzko Udala)

Behin asfaltatze lanak amaituta margoketari ekin diote, eta aste honetan errepidearen lanak guztiz amaitzea aurreikusten du Zarauzko Udalak.

Izeta plaza, Lanpardo eta Azken kaleko errepideak eraberritzen jardun dute beharginek azken aste hauetan, eta asfaltatze lanak jada amaitu dituztela jakinarazi du udalak.

Orain, ordea, asfaltatutako errepidea margotzeko lanak egiten hasi dira, eta falta diren zatiak aste honetan prest egotea aurreikusten du Zarauzko Udalak.

Azken kaleko asfaltatze lanak amaituta. (Zarauzko Udala)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide