Muare taldearen txanda izango da bihar Arranopolan

Intza Trula 2023ko abuztuaren 16a

Maddi Gerriko eta Eli Beraza. (Muare Taldea)

Arranopola egitasmoaren barruan egiten den bostgarren emanaldia izango da biharkoa. Maddi Gerriko eta Eli Beraza igoko dira oholtza gainera, 20:00etan, Musika plazan.

King Konsul Meets TTB, Malko, Ekiza eta GZR taldeen ondoren, Muare taldeak eskainiko du emanaldia, Arranopola egitasmoaren baitan antolatutako kontzertuan. Hori horrela, bihar, ohi bezala, 20:00etan hasiko da

Maddi Gerriko eta Eli Berazak osatzen dute Muare taldea, eta pop-folk elektronikoa egiten du bikoteak. Kontzertua, ohi bezala, 20:00etan hasiko da, Musika plazan.

Uztaila hasieran eman zitzaion hasiera Arranopola kultur egitasmoari, eta biharkoaz gain, beste bi kontzertu geratzen dira oraindik; abuztuaren 24ean, Kadira, eta, abuztuaren 31n, Zaunka. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide