Abuztuaren 15a jai egun ofiziala da, eta Zarautzen Aste Nagusia bezperan hasiko da, abuztuaren 14an. Hala, Aritzbatalde kiroldegiko arduradunek gogorarazi dute kiroldegia itxita egongo dela datorren aste hasieran. Zehazki, hiru egunez ez da zerbitzurik izango: bihar, astelehena, abuztuak 14; etzi, asteartea, abuztuak 15; eta etzidamu, asteazkena, abuztuak 16.
Ondoren, ohiko ordutegian zabalduko ditu ateak kiroldegiak.