-1-
Gaur aholku bat emango dizut
Mesedegarri askotan
Ametsei ez inoiz uko egin
eta jarraitu zuk lotan
-2-
Adimena zurekin batzeko
zintzo atzetikan doa
Baina tamalez ohi den bezala
zu zara azkarragoa
-3-
Hainbat pertsonak harremanetan
sortzen didate beldurra
Nik aukeratzekotan oraintxe
nahiago nire txakurra
-4-
Lapurretarik etzazu egin
Saihestu abilezia
Gobernukoak benetan dute
gorroto konpetentzia
-5-
Jaungoikoari esker jakin dut
agnostikoa naizela
Zalantzatan jarraituko nuke
izan ez bazen horrela
-6-
Ez dakit oso ziur zer garen
Kasurik ez izenari!!
Ez dezaiogun inolaz utzi
garena izateari
-7-
Erantzun gabeko maitasuna
alderatuaz kontuan
Berdin litzake itxarotea
barkoa aireportuan
-8-
Niretzat suposatzen duzuna
orain daukat argi samar
Adibide bezala zarenez
otsailak hogeitamar
-9-
Benetan aitortu behar dizut
Ulergaitzikan ez dut nahi
Alde batetik gustuko zaitut
eta bestetik ere bai
-10-
Zerbait jakin nahi duzun unean
etortzea niregana
dirudi nik betetzen dudala
sarritan googleren lana
-11-
Gure etxean niregain dago
aginduak ematea
Erabakiak hartzeko berriz
nagusi da emaztea
-12-
Harreman orekatu bezala
egokia izateko
Ez alperrikaldu aukerarik
isilikan egoteko