Irailaren 2an ospatuko da aurten Euskaraz Bizi eguna, eta euskararen alde egiteko hainbat ekintza antolatu dituzte egun osoan zehar. Urtero bezala, euskararen aldeko lasterketarekin hasiko dute aldarrikapen eguna, eta ondoren egingo dute herri bazkaria eta kalejira. Kontzertuak ere antolatu dituzte, oraindik taldeak zehaztu ez dituzten arren.
Herri bazkarirako txartelak, berriz, abuztuaren 25ean jarriko dituzte salgai, ostiralarekin. Musika Plazan erosi ahalko dira, 18:30etik aurrera, eta bakoitzak gehienez bost txartel erosi ahalko ditu.
Helduen menua 15 euro kostako da: tomate entsalada, patatak errioxar erara edo arroza barazkiekin, gazta eta irasagarra, eta kafea eta kopa emango dituzte jateko. Haurren menuak, berriz, zortzi euro balio du, eta horiek tomate entsalada eta makarroiak tomatearekin izango dituzte jateko, baita izozkia ere.
Egitaraua
- 10:15. Euskararen aldeko herri lasterketarako izena ematea. Zortzi euro ordaindu beharko dira izena emateko.
- 11:15. Euskararen aldeko herri lasterketa.
- 13:00. Euskararen aldeko herri bazkarirako mahai banaketa.
- 14:00. Euskararen aldeko herri bazkaria.
- Ondoren, kalejira eta kontzertuak.