Ikusgai dago Iñigo Ormazabalen omenezko bigarren erakusketa

Onintza Lete Arrieta 2023ko abuztuaren 12a

Irune Urbieta Kultura zinegotzia (eskuinean) Iñigo Ormazabalen senitartekoekin, ostegunean, Torre Luzean. (Onintza Lete Arrieta)

Torre Luzean jarri dute 2021ean zendu zen margolari zarauztarrari eskainitako erakusketa, eta egunero egongo da ikusgai, irailaren 17ra bitartean.

Ostegun arratsaldean zabaldu zuen Zarauzko Udalak Iñigo Ormazabal margolari zarauztarraren omenez prestatutako bigarren erakusketa, honako hau Torre Luzean. Bertan izan ziren Ormazabal zenaren senitartekoak, eta udalaren izenean, Irune Urbieta Kultura zinegotzia.

Aurreneko erakusketa, azpimarragarriena, Sanz Enea kultur etxean dago ikusgai uztailaren 13tik irailaren 24ra arte. 

Torre Luzeako erakusketa, berriz, irailaren 17ra arte egongo da ikusgai, eta egunero egongo da zabalik aretoa, 18:00etatik 20:00etara.

Udalak erakusketei buruzko katalogoa argitaratu du, Anjel Lertxundi idazle zarauztarraren hitzaurrearekin, eta hemen dago eskuragarri, baita erakusketa aretoetan ere, euskarri fisikoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide