SKAPAko jaiak 2023

Gaur amaituko dira SKAPAko festak lehiaketa gastronomikoekin eta herri bazkariarekin

Onintza Lete Arrieta 2023ko abu. 12a, 09:00

Artxiboko irudian, marmitako txapelketa.

Patxi Iruretagoienaren X. Marmitako Lehiaketa 10:30ean hasiko da Plaza Gorrian, eta patata tortilla eta postre lehiaketak ere egingo dituzte. Gauerako bertso saioa eta kontzertua antolatu dituzte. 

Hirugarren festa eguna izango dute gaur Azken Portuko, Santa Klarako eta Aritzbataldeko bizilagunek, eta baita azkena ere. Gaur amaituko dira, izan ere, SKAPAko jaiak.

Jaiak behar bezala bukatzeko, lehiaketa gastronomikoak eta herri bazkaria egingo dituzte. Batetik, hamargarrenez egingo dute Patxi Iruretagoienaren omenezko marmitako lehiaketa. Bestetik, patata tortilla eta postre lehiaketa ere antolatu dituzte. Bazkalaurretik izango dira biak. Auzo bazkaria 15:00etan hasiko da, eta hura amaitutakoan banatuko dituzte lehiaketetako sariak.

Gauean puntako bertso saioa egingo dute Nerea Elustondo, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Oier Aizpurua eta Maialen Lujanbio bertsolariekin, eta Fan & Go talde zarauztarraren kontzertuarekin amaituko dute gaua, eta baita aurtengo festak ere.

  • 09:00. Txistulariak.
  • 10:30. Patxi Iruretagoienaren X. Marmitako Lehiaketa Plaza Gorrian.
  • 11:30. Toka eta Xakela haurrentzat.
  • 12:30. Patata tortilla eta postre lehiaketa.
  • 13:00. Auzo bazkarirako toki-hartzea.
  • Ondoren. Auzo poteoa bazkaldu aurretik.
  • 13:45- 14:00. Lehiaketako marmitakoak oholtza gainean aurkeztu.
  • 15:00. Auzo bazkaria. Juan Joxe Markaideren oroimenez arrain-zopa eta Gure Boza taldekoen Otxotia emanaldia.
  • Bazkalostean. Lehiaketak, sari banaketak eta omenaldiak.
  • Ondoren. Auzoan barrena poteo girotua.
  • 22:00. Bertso saioa Plaza Gorrian: Nerea Elustondo, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Oier Aizpurua eta Maialen Lujanbio.
  • 00:00. Fan & Go erromeri taldea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide