SKAPAko jaiak 2023

Azken Portuko txarangak alaitu du Santa Klara eguneko eguerdi partea

Onintza Lete Arrieta 2023ko abu. 11a, 13:32

Kuadrilla ederra elkartu da auzoa era guztietako doinuekin blaitzeko. Hainbat auzotarrek abestuz lagundu dio txarangari, eta erraldoi txikiak ere bueltaka ibili dituzte.

Santa Klara eguna ospatzen ari dira gaur Azken Portun, Aritzbatalden eta Santa Klaran, SKAPAko jaietan. Egitarau zabala dute aukeran goizean hasi eta gaueko ordu txikietara arte, baina eguerdian Azken Portuko txaranga izan da nagusi auzoan.

Kuadrilla handia elkartu da askotariko instrumentuak soinean hartuta, eta orga batean umeek probatzeko instrumentuak ere eraman dituzte, txikienen gozamenerako. Hainbat herritar elkartu zaio txarangari abestiak kantatzeko pronto, eta erraldoi txikiak ere txarangarekin batera ibili dira kalejiran.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide