SKAPAko jaiak 2023

Suziria jaurti dute lagunartean

Intza Trula 2023ko abu. 10a, 17:05

SKAPAko festei hasiera emateko suziria jaurti dute Guria tabernaren aurrean, Goizeko Ihintza txistularien laguntzarekin.

Suziria jaurtiz eman diete hasiera SKAPAko jaiei Guria tabernaren aurrean. Auzotar ugari gerturatu dira festei ongi etorria emateko hitzordura, eta ez da dantzarako eta kanturako tarterik falta izan. Goizeko Ihintza txistulari taldeak girotu du auzoa, eta dantzariek aurreskua eskaini diete bertaratu direnei.

Arratsaldean zehar jarraituko dute jaiekin, eta datozen egunetan ez zaie ondo pasatzeko aitzakiarik faltako auzokoei. Honakoa da gaur arratsaldeko eta datozen egunetako egitaraua:

Abuztuak 10, osteguna, Gazteen Eguna 

  • 18:00. Azken Portuko Auzo Krosa, Plaza Gorrian. Hiru mailatan banatuta egongo da: 5 urte arteko maila, 6-9 urte artekoa eta 10-14 urte bitartekoa. Parte hartzaileen artean Arrivatiko izozkiak eta JMko jostailuak banatuko dituzte.
  • 19:00. Jalgi taldearen dantza erakustaldia, Plaza Gorrian.
  • 19:30. Txokolatada gozozale guztientzat, Eroskiren eskutik.
  • 20:00. Altxorraren Bila Santa Klara komentuaren ingurua ezagutzeko. Hasi baino lehen izango da izena emateko aukera, Plaza Gorrian. Taldeka parte hartu behar da eta adin txikiko taldeek heldu bat izan behar dute arduradun. Jarraian. Afaria Santa Klara parkean.
  • 21:30. Txirrindularitza Kriteriuma, kadete eta jubenil mailako neska-mutilentzat.
  • 23:30. Eire taldearen kontzertua.
  • 00:45. Dupla taldearen kontzertua.

Abuztuak 11, ostirala, Santa Klara Eguna

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
  • 10:00. Buruhandiak, Plaza Gorrian.
  • 10:30. Marrazki festa haurrentzat, Plaza Gorrian. Parte hartzaileen artean Bina-Binako izozkiak eta JMko jostailuak banatuko dira 13:00ak aldera.
  • 12:00. Auzoko erretiratuentzat hamabitakoa, Urpekoak elkartean, Urpekoak elkarteak eskainita.
  • 12:30. Azken Portuko txaranga.
  • 17:30. Zumba saioa, Yasmilka Rodriguezen eskutik, txosnagunean.
  • 18:00. Zarautz Trik.
  • 18:00etatik 19:00etara. Mozorro lehiaketan izen-ematea, Plaza Gorrian. Aurtengo gaia: Obrak.
  • 18:30. Parrilla jana, Plaza Gorrian. Inguruko etxeetako balkoietatik izara, arropa eta antzekoak kentzea gomendatzen da.
  • 19:00. Herri kirol jaialdia, Plaza Gorrian. Izetaren eskolako harri-jasotzaileek eta aizkolariek parte hartuko dute.
  • 19:30. Azken Portuko txaranga.
  • 23:15. Merina Gris.
  • 00:45. Funkiwi's.
  • 02:00. DJ Bon eta DJ Jan.

Abuztuak 12, larunbata, Santa Klara bigarrena

  • 09:00. Txistulariak.
  • 10:30. Patxi Iruretagoienaren X. Marmitako Lehiaketa Plaza Gorrian.
  • 11:30. Toka eta Xakela haurrentzat.
  • 12:30. Patata tortilla eta postre lehiaketa.
  • 13:00. Auzo bazkarirako toki-hartzea. Ondoren. Auzo poteoa bazkaldu aurretik.
  • 13:45- 14:00. Lehiaketako marmitakoak oholtza gainean aurkeztu.
  • 15:00. Auzo bazkaria. Juan Joxe Markaideren oroimenez arrain-zopa eta Gure Boza taldekoen Otxotia emanaldia. Bazkalostean. Lehiaketak, sari banaketak eta omenaldiak. Ondoren. Auzoan barrena poteo girotua.
  • 22:00. Bertso saioa Plaza Gorrian: Nerea Elustondo, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Oier Aizpurua eta Maialen Lujanbio.
  • 00:00. Fan & Go erromeri taldea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide