Kantuzaleek hileroko hitzordua izango dute larunbat honetan

Onintza Lete Arrieta 2023ko abuztuaren 10a

Herritar batzuk kantu-jira batean parte hartzen.

Zarautz Kantuan kantu-jira egingo dute beste behin kalez kale Goizeko Ihintza txistulari taldearekin, Izarra Aristi eta Mertxe Isasti zuzendari lanetan direla.

Larunbat honetan elkartuko dira herriko kantuzaleak Zarautz Kantuan kantu-jira egiteko. Hileroko hitzordua da, eta ohi bezala, 12:00etan elkartuko dira udaletxe aurrean, kalez kale abesti ezagunak kantatzen ibiltzeko.

Goizeko Ihintza txistulari taldeak eskainiko du musika zuzenean, eta Izarra Aristi eta Mertxe Isasti ariko dira zuzendari lanetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide