Eskudero-Urruzola Orbegozo-Balerdiren aurka lehiatuko dira gaur Zaporraren Oroimenezko Esku Pilotako finalean

Onintza Lete Arrieta 2023ko abuztuaren 10a

Astearteko finalerdietako bi bikote, lehia hasteko prest. (ZKEko Pilota Saila)

Astearte arratsaldean jokatu zituzten finalerdietako partidak Frontoi Txikin, eta gaur, finalaren aurretik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida izango da. Aranbarri-Juaristi eta Oteiza-Gartzia lehiatuko dira partida horretan.

Iritsi da Zaporraren Oroimenezko 57. Esku Pilota Txapelketako finalaren eguna. Gaur, osteguna, 18:30ean hasita, bi partida jokatuko dituzte Frontoi Txikin. Aurrena, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida izango da. Aranbarri-Juaristi Oteiza-Gartziaren aurka ariko dira.

Ondoren, finaleko partida ikusteko aukera izango dute zaleek: Eskudero-Urruzola Orbegozo-Balerdiren kontra lehiatuko dira. Bi bikote horiek irabazi zituzten, izan ere, astearte arratsaldeko finalerdiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide