Ostegunean inauguratuko dute Iñigo Ormazabal zenaren omenezko bigarren erakusketa

Onintza Lete Arrieta 2023ko abuztuaren 8a

Iñigo Ormazabal margolariaren margolan bat. (Iñigo Ormazabal)

Margolariaren lanak Torre Luzeako aretoan jarriko dituzte ikusgai. Irekieran izango dira Ormazabalen senitartekoak eta baita udal ordezkariak ere.

Zarauzko Udalak bi erakusketa prestatu ditu Iñigo Ormazabal zena gogoratzeko. Aurrenekoa, azpimarragarriena, Sanz Enea kultur etxean dago ikusgai uztailaren 13tik irailaren 24ra arte.

Bigarrena, berriz, ostegun honetan inauguratuko dute Torre Luzeako aretoan. 18:00etan da hitzordua, eta bertan izango dira margolariaren senitartekoak, eta baita udal ordezkariak ere.

Behin erakusketa zabalduta, egunero egongo da ikusgai, irailaren 17ra arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide