Kadete mutilen areto futboleko taldea osatzeko kide bila dabil Zarautz Kirol Elkartea

Onintza Lete Arrieta 2023ko abuztuaren 8a

Futboleko baloi bat. (Pixabay)

2008-2009 urte bitartean jaiotako gaztetxoak behar dituzte taldea osatzeko, eta izena emateko epea zabaldu dute.

Kadete mutilen areto futbol taldea osatzeko lagun bila dabil Zarautz Kirol Elkartea. Sare sozialen bidez jakinarazi duenez, 2008-2009 urte bitartean jaiotako gaztetxoak behar dituzte, eta izena eman nahi dutenek horretarako aukera zabalik dute jada.

Izena hemen eman daiteke, eta informazio gehiagorako, berriz, 634 55 76 24 (Julen) telefono zenbakira deitu daiteke, edo aretofutbola@zke.eus helbidera idatzi.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide