Bertso-sorta

Zerbitzuak eta ezustekoak

Inaxio Uria 'Isasti' 2023ko abuztuaren 8a

Hiribusa. (Zarauzko Udala)

Iparragirre abila dela abestiaren doinuan, ondorengo bertso-sorta helarazi du Zarauzkohitza.eus atarira Inaxio Uria Isasti-k.

-1-
Zarautz herria hainbat arlotan
izanikan ezaugarri
Komun publikoetan zehazki
gaur egun da aipagarri
Nonbait hamar bat dira
Egin herrian bira!!
Ez al da eredugarri?
Biztanlegoak izaten bai du
beraien beharra sarri (bis)

-2-
Komun horietaz bitxikeri bat
daukat aipatu beharra
Hainbat jenderi entzun bai diet
kontu serio samarra
Saioa amaitzear
papera dugu behar
Ez badago?.Kaka zaharra!!
Une horretan irtenbidea
izan behar du azkarra (bis)

-3-
Azken aldian neri bi aldiz
gertatu zait gauza bera
Bertso zalea naizen aldetik
gainditu dut egoera
Bertso sorta patrikan
eskura izanikan
Horra ordezko papera!!
Bertsoak lagungarri direla
zalantzarik ba ote da?(bis)

-4-
Beste zerbitzu bat aipatzea
nik adibide bezala
hiri busa izango litzake
Herriantzat printzipala
Hiru busen aukera
batera eta bestera
Auzoz auzo berehala
Goizez hasi ta iluntzeraino
Ez da zerbitzu hutsala!!(bis)

-5-
Azken boladan ohikoa da
ibilgailuen matxura
Uztailean hiru-lau aldiz
Norena ote ardura?
Ta bezeroen kezka
Elkarreri galdezka
Gaurkoan zer gertatu da?
Geltokian orduerditxo bat
ezustekoan kontura (bis)

-6-
Bus ordezkorik ez dute nonbait
ta horra soluzioa!!
Batek beterik behin-behinekoaz
bi busen zerbizioa
Vista Alegre auzora
txangoa nondik nora?
Hau zen informazioa
Itsasmendi, Azti, Talai Mendi
Ta ohiko prezioa

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide