35. Musikaldiaren barruan, ostiral honetan, hilak 11, Ez dok, badok: Oteizaren mailua izeneko kontzertua eskainiko dute Santa Klara komentuan Joxan Goikoetxeak eta Euskameratak (20:00etan hasiko da kontzertua). Tartean da Andoni Egaña bertsolari zarauztarra.
Saioak edukiera mugatua du, eta horregatik, Zarauzko Udalak gonbidapenak jarriko ditu herritarren eskura. Horiek ostiralean bertan banatuko dituzte, Modelo aretoan, 12:00etan hasita, gonbidapenak agortu arte.
Gonbidapenak jasotzeko ordutegia honakoa izango da: goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:30etik 19:30era.