Gaur jokatuko dituzte Zaporraren Oroimenezko 57. Esku Pilota Txapelketako finalerdiak

Onintza Lete Arrieta 2023ko abuztuaren 8a

Final laurdenetako partidako irui bat. (Utzitakoa)

Aurreneko partidan Eskudero eta Urruzola ariko dira Aranbarri eta Juaristiren kontra. Bigarren partidan, berriz, Orbegozo eta Balerdi neurtuko dira Oteiza eta Gartziaren kontra.

Aurrera darrai  Zaporraren Oroimenezko 57. Esku Pilota Txapelketak. Ostegun honetan, abuztuak 10, izango da final handia, eta gaur, berriz, jokatuko dituzte finalerdietako bi partidak. Aurrenekoan Eskudero eta Urruzola ariko dira Aranbarri eta Juaristiren kontra. Bigarrengoan, berriz, Orbegozo eta Balerdi izango dira Oteiza eta Gartziaren kontra.

Partidak 18:30ean hasiko dira, Frontoi Txikin, eta partida horietatik aterako dira osteguneko finalistak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide