Jende ugari bildu du Los 40 Summer Live jaialdiak

Andrea Zipitria 2023ko abuztuaren 7a

Atzo arratsaldetik goizeko ordu txikiak arte Espainia mailako hainbat artista ezagun igo ziren Dama parean jarritako oholtza gainera. Jende andana gerturatu zen.

Los 40 Summer Live musika jaialdiak geldialdia egin zuen atzo Zarautzen, eta jende ugari bertaratu zen Dama pareko agertokira, Espainia mailako hainbat artista ezagun doan entzuteko asmoz. Besteak beste, Beret, Marc Segi, Bonbai edota Zzoilo pasa ziren ordu txikiak arte luzatu zen jaialditik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide