SKAPAko mus eta puzzle txapelketekin hasi dira jai giroan murgiltzen auzotarrak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abuztuaren 5a

Ostegunean, abuztuaren 10ean, abiatuko dituzte Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak. 

SKAPAko festetarako jai giroan murgiltzen joateko, gaurko mus eta puzzle txapelketa antolatu ditu Azken Portuko Komisiyuak. Guztira, 24 bikotek parte hartu dute puzzle txapelketan, eta 42k mus txapelketan. Plaza Gorrian bildu dira guztiak 16:00etan; puzle txapelketako partaideak bertan geratu dira, eta, ohitura den bezala, auzoko tabernetara joan dira mus txapelketako kideak, auzoan zehar jokatu baita mus txapelketa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide