SKAPAko jaiak 2023

SKAPAko festetako marmitako txapelketan izena emateko epea irekita dago asteartera arte

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 6a, 13:09

2022ko SKAPAko festetako marmitako lehiaketa. (Zarauzko Hitza)

Bi-hiru lagunez osatutako taldeek parte har dezakete txapelketan eta gehienez 30 taldeko muga zehaztu dute antolatzaileek.

Abuztuaren 12an, ostegunean, egingo dute Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festetan Patxi Iruretagoienaren IX. Marmitako Txapelketa, eta bertan parte hartu nahi duten kuadrillek izena emateko aukera zabalik izango dute asteartera arte, Isabel Tabernan. Antolatzaileek zehaztu dute 2-3 lagunez osatutako taldeek parte har dezaketela txapelketan eta gehienez 30 taldeko muga zehaztu dute.

Txapelketa egunean, Azken Portuko Komisiyuak jarriko du tresneria: sua, lapikoak, eta bonbona; baita oinarrizko osagaiak ere: olioa, salda, piperrak, patatak, gatza, tipula, tomatea eta atuna. Talde bakoitzak eraman beharko ditu "mimoa, sukaldean aritzeko gogoa eta umorea; baita osagai sekretuak eta osagaiak ebakitzeko taula, labanak, egurrezko koilarak eta patatak zuritzekoa ere".

Marmitako txapelketari 10:30ean emango zaio hasiera, eta 14:00etarako marmitakoak aurkeztu egin beharko dituzte taldeek, bestela lehiaketatik kanpo geratuko baitira. Irabazleek Argiñano jatetxean afaria eta mantala irabaziko dituzte.

Marmitako txapelketan parte hartzen duten bazkari txartelak 10 eurotan izango dira salgai Isabel tabernan.

Auzo bazkaria

Marmitako lehiaketan taldeek prestatzen dituzten marmitakoak auzo bazkarian jango dituzte, eta bertan  parte hartu nahi dutenek kamiseta postuan erosi beharko dituzte  txartelak. Bi menu aurreikusi dituzte festa batzordeko kideek: bata Marmitako Menua (pikoteoa, marmitakoa, postrea eta edaria) eta bestea Menu Beganoa (pikoteoa, Plater Beganoa, Postrea eta edaria). Bi aukerak 15 euro kostako dira.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide