Zinemako iraultza zibernetikoa izango da protagonista hirugarrenez Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abuztuaren 4a

Moon filmeko fotograma.

Duela hiru aste abiatu zuten zikloari jarraipena emango diote, eta kanpo-espazioaren azpigeneroari helduko diote 18:00etatik aurrera.

Photomuseum Argazki eta Zinema Museoan ostiralero egiten duten kultur hedapenerako Gela programaren barruan zinemako iraultza zibernetikoari heldu diote azken asteotan, eta gaur arratsalderako hirugarren proiekzioa antolatu dute. Oraingo honetan, kanpo-espazioaren azpigeneroaz arituko dira. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dute saioa eta doakoa izango da sarrera aretoaren edukiera bete arte.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, hizpide izango dituzten filmen artean honako hauek izango dituzte, besteak beste: Stanley Kubrickek 1968an filmatu zuen 2001: Espazioaren odisea, Andrei Tarkovskiren 1972ko Solaris eta Ridley Scotten 1979ko Alien, zortzigarren bidaiaria. Horiez gain, garaikidea den film bat ere erakutsiko dute Duncan Jonesek, David Bowieren semeak, 2009an egin zuen Moon. Zinegilearen lehenengo lan luzea izan zen eta BAFTA sari batekin saritu zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide