Gaur zabalduko dituzte tiobiboak Munoa plazan

Aritz Mutiozabal 2023ko abuztuaren 4a

Tiobiboak Munoa plazan. (Hitza)

Abuztuaren 31 bitartean egongo dira, eta beraien ohiko ordutegia 17:00etatik 00:00etara izango da.

Gaurtik hasi eta hilaren amaiera arte, tiobiboak izango dira Munoa plazan. Urtero bezala, haurrei, gazteei eta helduei zuzendutako hainbat atrakzio jarriko dituzte, herritar eta bisitari ororen gozagarri. 

Barrakek eguneroko ordutegia 17:00etatik 00:00etara izango da; ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan, berriz, 01:00etara luzatuko dute itxiera ordua. Amabirjinetan, abuztuaren 15ean eta 16an, berriz, 17:00etatik 02:00era zabalduko dute.

Bestalde, ohiko moduan, abuztuaren 21etik 31era atrakzio multzoa murriztu egingo da eta haurren tiobiboak soilik jarraituko dute Munoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide