Abuztua iritsi da eta Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko auzotarrak festara deitu dituzte. Larunbatean Azken Portuko mus eta puzzle txapelketekin egingo dute festen atarikoa Plaza Gorrian, auzotarrak jai giroan murgiltzen has daitezen, baina abuztuaren 10ean, ostegunean, emango diete hasiera jaiei. Hiru eguneko egitaraua prestatu du Azken Portuko Komisiyuak, "hiru egun zuentzat, urteko pena eta nekeak trenbidearen beste aldean utzita festara murgil egiteko. Kanpotik zatoztenak, ongi etorri Azken Portura. Auzotarrei esan erakusteko zuen irribarrerik onena, jantzi koloretako jaietako kamiseta eta adierazi Azken Portukoak zaretela!", gogorarazi diete auzotarrei. "Galdu lotsa! Gehitu festara!"
Auzoko festetan antolakuntza lanetan aritzen direnen lana ere azpimarratu dute komisioak. "Ongi-etorria egin nahi diegu, urtero-urtero, antolakuntza lanetan ibiltzen zareten gazteei. Eskuz esku eusten diogu auzoaren ondare diren jai hauei, eta dirua erruz ez dabilen garaiotan, umorez eta ilusioz gainezka dauden gazteak dira gure aberastasunik handiena". Ildo horretan, festak aurrera ateratzeko laguntza ematen duten taberna, denda, enpresa eta auzotar guztien ekarpena ere eskertu dute antolatzaileek: "Zuek gabe ezinezkoa litzateke. Eskerrik asko".
Jaiak auzotar guztientzat ederrak izan daitezen, "ingurukoekin eta inguruarekin zentzudun" jokatzeko deia egin du Azken Portuko Komisiyuak. "Komunak erabili, errespetatu, gauzak dauden bezala edo hobeto utzi, denon artean, denontzat jai ederrak izan daitezen".
EGITARAUA
Abuztuak 5, larunbata
- 16:00. Azken Portuko Mus Txapelketan auzoko tabernetan. Izen-ematea 15:30ean Plaza Gorrian: 10 euro.
- 16:00. Azken Portuko Puzzle Lehiaketa Plaza Gorrian azkenportua@gmail.com helbidean eman behar da izena bakarka edo taldeka.
Abuztuak 10, osteguna, Gazteen Eguna
- 10:00etik 14:00etara. Puzgarriak eta tailerrak haurrentzat Txipristin taldearekin, Plaza Gorrian.
- 16:00. Suziria jaiei hasiera emateko, Goizeko Ihintza txistularien laguntzarekin.
- 16:30. Auzo olinpiadak haurrentzat Plaza Gorrian.
- 18:00. Azken Portuko Auzo Krosa Plaza Gorrian. Hiru mailatan banatuta egongo da: 5 urte arteko maila, 6-9 urte artekoa eta 10-14 urte bitartekoa. Parte hartzaileen artean Arrivatiko izozkiak eta JMko jostailuak banatuko dituzte.
- 19:00. Jalgi taldearen dantza erakustaldia Plaza Gorrian.
- 19:30. Txokolatada gozozale guztientzat, Eroskiren eskutik.
- 20:00 Altxorraren Bila Santa Klara komentuaren ingurua ezagutzeko. Hasi baino lehen izango da izena emateko aukera Plaza Gorrian. Taldeka parte hartu behar da eta adin txikiko taldeek heldu bat izan behar dute arduradun.
- Jarraian. Afaria Santa Klara parkean.
- 21:30. Txirrindularitza Kriteriuma, kadete eta jubenil mailako neska-mutilentzat.
- 23:30. Eire taldearen kontzertua.
- 00:45- Dupla taldearen kontzertua.
Abuztuak 11, ostirala, Santa Klara Eguna
- 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
- 10:00. Buruhandiak Plaza Gorrian.
- 10:30. Marrazki festa haurrentzat Plaza Gorrian. Parte hartzaileen artean Bina-Binako izozkiak eta JMko jostailuak banatuko dira 13:00ak aldera.
- 12:00. Auzoko erretiratuentzat hamabitakoa Urpekoak elkartean, Urpekoak elkarteak eskainita.
- 12:30. Azken Portuko txaranga.
- 17:30. Zumba saioa Yasmilka Rodriguezen eskutik txosnagunean.
- 18:00. Zarautz Trik
- 18:00etatik 19:00etara. Mozorro lehiaketan izen-ematea Plaza Gorrian. Aurtengo gaia: Obrak.
- 18:30. Parrilla Jana Plaza Gorrian. Inguruko etxeetako balkoietatik izara, arropa eta antzekoak kentzea gomendatzen da.
- 19:00. Herri-kirol jaialdia, Plaza Gorrian. Izetaren eskolako harri-jasotzaileek eta aizkolariek parte hartuko dute.
- 19:30. Azken Portuko txaranga.
- 23:15. Merina Gris.
- 00:45. Funkiwi's
- 02:00. DJ Bon eta DJ Jan
Abuztuak 12, larunbata, Santa Klara bigarrena
- 09:00. Txistulariak.
- 10:30. Patxi Iruretagoienaren X. Marmiako Lehiaketa Plaza Gorrian.
- 11:30. Toka eta Xakela haurrentzat.
- 12:30. Patata tortila eta postre lehiaketa.
- 13:00. Auzo bazkarirako toki-hartzea.
- Ondoren. Auzo-poteoa bazkaldu aurretik.
- 13:45- 14:00. Lehiaketako marmitakoak oholtza gainean aurkeztu.
- 15:00. Auzo bazkaria. Juan Joxe Markaideren oroimenez arrain-zopa eta Gure Boza taldekoen Otxotia emanaldia.
- Bazkalostean. Lehiaketak, sari-banaketak eta omenaldiak.
- Ondoren. Auzoan barrena poteo girotua.
- 22:00. Bertso saioa Plaza Gorrian: Nerea Elustondo, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Oier Aizpurua eta Maialen Lujanbio.
- 00:00. Fan & Go erromeri taldea.