Kukaña eta ur jolasen azken eguna izango da bihar. Hain zuzen ere, 17:00etan hasita, jolasean aritzeko aukera izango dute hala nahi duten herritarrek. Moila biziberritzen proiektuaren barruan, Zarauzko Arraun Elkarteak antolatu du egitasmoa, itsasgora egokitu den ostegun arratsaldeetarako.
Bi hitzordu egin dituzte jada; bata, uztailaren 6an, eta, bestea, 20an. Haur eta gazte mordoak parte hartu zuten bi egun horietan egindako jolasetan, eta moilatik igarotako herritarren ikusmina ere piztu zuen haien ikuskizunak.