Finalerdietako lehen bikoteak erabakita geratu dira Zaporraren Oroimenezkoan

Aritz Mutiozabal 2023ko abuztuaren 2a

Zaporraren Oroimenezkoaren final-laurdenetako partida. (utzitakoa)

Eskudero-Urruzola eta Aranbarri-Juaristi bikoteek lortu dute txapelketan aurrera egitea. Bigarren final-laurdenetako jardunaldian bihar jokatuko da Frontoi Txikin.

Atzo arratsaldean eman zioten hasiera Zaporraren Oroimenezko 57. esku pilota txapelketari, final-laurdenetako lehen jardunaldiarekin. Bi partida izan ziren jokoan Frontoi Txikin, eta kanporaketak erabakita, Eskudero-Urruzola eta Aranbarri-Juaristi bikoteek lortu dute finalerdietarako txartela; hilaren 8an izango dira neurketak.

Bigarren final-laurdenetako jardunaldia, berriz, bihar izango da 18:30ean. Atxotegi-Balerdi eta Ugarte-M. Etxeberria ariko dira lehenik, eta Larrañaga-Aranburu eta Oteiza-Gartzia ondoren.

Lehen final-laurdenetako emaitzak
1. partidua
Eskudero-Urruzola 22
Bidezabal-Taberna 13

2. partida
Barandiaran-Esnaola 16
Aranbarri-Juaristi 22

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide