Gazte Tour zirkuitua Zarauztik igaroko da datorren urriaren 7an, eta jada iragarri dituzte herrian izango diren artistak zein diren; Kai Nakai abeslariak eta Oihan Vega DJak eskainiko dituzte emanaldiak, hain zuzen ere.
Horien atarikoa egiteko, artista gonbidatu gisa, herriko musika talde edo gazte bakarlariren bati eman nahi diote aukera. Horrenbestez, aipatutako bi artistekin oholtza gainean aritu nahi duten herriko musikariek abuztuaren 20ra arteko epea dute beren proposamenak aurkezteko. Horretarako, gazteria@zarautz.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute mezua.