Zaporraren Oroimenezko 57. esku pilota txapelketa hastear da. Hain justu ere, gaur arratsaldean ekingo dio final-laurdenetako lehen jardunaldiarekin, eta hilaren 10era arte luzatuko da; egun horretan jokatuko da final nagusia.
Gaurko saioan bi partida izango dira jokoan: alde batetik, Eskudero-Urruzolaren eta Bidezabal-Tabernaren artekoa, eta bestetik, Barandiaran-Esnaolaren eta Aranbarri-Juaristiren artekoa. Bigarren final-laurdenetako jardunaldia, berriz, ostegunean izango da.
Txapelketako partida guztiak 18:30ean hasiko dira, eta, ohi bezala, Frontoi Txikin jokatuko dira; euria egiten badu, Zinema frontoian izango dira hitzorduak