Tenue eta Lokuria taldeak ariko dira zuzenean Hiruputzun

Aritz Mutiozabal 2023ko abuztuaren 1a

Galiziako Tenue laukotea.

Punk eta emocrust doinuak eskainiko dituzte bihar iluntzean, 20:00etatik aurrera.

Zarata Zarautz kolektiboak antolatutako kontzertu saio berri bat izango da bihar Hiruputzun. Tenue eta Lokuria taldeak ariko dira gaztetxeko oholtza gainean punk doinu biziak itotzen, 20:00etatik aurrera.

Galiziako Tenue laukoteak Europan zehar bira egin ondoren Zarautzen egingo du geldialdia, beraien emocrust indartsua jendearekin partekatzeko asmoz. Haiekin batera, Oñati aldeko Lokuria talde beteranoa ariko da, punk azkar eta zikin eskainiz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide