Atzo arratsaldean jokatuko zituzten Aritzbatalde pilotalekuan Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketako finalak, eta Urriza-Juanenea bikotearentzat izan zen txapela; iza txapeldunorde izan zen Juanenea, Ezkurra II.a lagun zuela. Lehia estua jokatu zuten jardunaldiko partida nagusian, Aldabe eta Barrenetxea IV.aren aurka, eta, azkenean, hirugarren jokoan erabaki zen garailea.
Lehen jokoa garailek eraman zuten 15-10eko emaitzarekin; eta bigarrena, aldiz, Aldabe-Barrenetxea IV.ak, 13-15ekoarekin. Berdinketa hausteko jokoan, azkenik, gorriak nagusitu ziren 5-3koarekin.
Aurretik, B finala jokatu zuten Loitegi-Martirenak eta Zaldua II.a-Zalduak. Hauen arteko neurketa ere benetan parekatua izan zen, eta hirugarren jokora arte behar zuten partida, 15-14 eta 12-15 egin ostean. Garaipena zalduatarrentzat izan zen, azken txanpan 1-5 irabazita.
Oriamendiren eta Zarauzko Udalak antolatuta, Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketa jokatu dute asteburu honetan bigarren urtez. Herritarrek goi mailako profesionalen partidaz gozatzeko parada izan dute Aritzbatalde pilotalekuan; hori ahalbidetzeko, udalak gonbidapenak ere banatu ditu.