Gaur jokatuko dituzte Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketako finalak Aritzbatalden

Mireia Galarza Bastida 2023ko uztailaren 30a

Segurola eta Urriza, ostiraleko finalaurrekoan. (Oriamendi)

Gaurko finalean honako erremontistak ariko dira: Loitegi-Martirena vs Zaldua II.a-Zaldua, eta Urriza-Juanenea vs Aldabe-Barrenetxea IV.

Gaur jokatuko dituzte Aritzbatalde kiroldegian Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketako finalak, 18:00etatik aurrera. Ostiralean hasi zen txapelketa, eta egun horretan nahiz atzo jokatu zituzten finalaurrekoak. Gaurko finalean honako erremontistak ariko dira: Loitegi-Martirena vs Zaldua II.a-Zaldua, eta Urriza-Juanenea vs Aldabe-Barrenetxea IV.

Ostiraleko finalaurrekoan Zaldua anaiak eta Urriza eta Juanenea nagusitu ziren. Lehenengoek hiru set jokatu zituzten Goikoetxea V. eta Apezetxearen kontra, eta bi set irabazita, finalera sailkatu ziren. Urriza eta Juaneneak, aldiz, bi setetatik biak irabazi zituzten Segurola eta Azpirozen aurka. 

Atzokoan, Loitegi eta Martirenak, Urrutia II. eta Zubiriri irabaztea lortu zuten, bi setak eskuratuta. Gauza bera gertatu zen Aldabe eta Barrenetxea IV.rekin, Ansa II. eta Larrañaga menderatu baitzituzten. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide