Iragarri bezala, Zarauztik igaro da gaur eguardian Donostiako Klasikoa. 11:30 inguruan igaro da lasterketa Nafarroa kaletik, eta asko izan dira leku horretan bildu diren herritarrak.
Oriotik iritsi dira txirrindulariak, eta Zarautz igarota, Aizarnazabal, Zestoa, Azpeitia eta Errezildik igaroko dira ondoren.