Datorren asteartean hasiko da Zaporraren oroimenezko esku pilota txapelketaren 57. edizioa

Mireia Galarza Bastida 2023ko uztailaren 28a

2019ko txapelketako partidetako bat.

Partida guztiak 18:30ean hasiko dira Frontoi Txikin, eta euria egiten badu, Zinema frontoian izango dira hitzorduak.

Datorren astean, hilak 1, hasiko da Zaporraren oroimenezko esku pilota txapelketa. 57. edizioa izango da aurtengoa, eta guztira zortzi bikote ariko dira lehian: Eskudero eta Urruozola, Atxotegi eta Balerdi, Larrañaga eta Aranburu, Barandiaran eta Esnaola, Aranbarri eta Juaristi, Oteiza eta Gartzia, Bidezabal eta Taberna, eta Ugarte eta M. Etxeberria. 

Partida guztiak 18:30ean hasiko dira Frontoi Txikin, eta euria egiten badu, Zinema frontoian izango dira hitzorduak. Datorren astean hasiko da txapelketa, final laurdenekin, eta irabazleak nahiz 3. eta 4. postuak hilaren 10ean erabakiko dituzte. 

Hauek dira hitzorduak:

  • Abuztuak 1, asteartea. Final laurdenak: Eskudero-Urruzola vs. Bidezabal-Taberna eta Barandiaran-Esnaola vs. Aranbarri-Juaristi

  • Abuztuak 3, osteguna. Final laurdenak: Atxotegi-Balerdi vs. Ugarte-M. Etxeberria eta Larrañaga-Aranburu vs. Oteiza-Gartzia

  • Abuztuak 8, asteartea. Finalaurrekoak

  • Abuztuak 10, osteguna. Finala

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide