Zinemako iraultza zibernetikoarekin jarraituko dute Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2023ko uztailaren 28a

Photomuseum.

Proiekzio sortaren bigarren saioa izango da gaur arratsaldekoa, eta Blade Runner-en fenomenoa errepasatuko dute.

Photomuseum Argazki eta Zinema Museoan zinemako iraultza zibernetikoari buruzko proiekzio sorta antolatu dute, kultur hedapenerako Gela programaren barruan, eta gaur sail horren bigarren saioa izango da, 18:00etan hasita; doako sarrera izango du, edukiera bete arte.

Oraingoan, Philip K. Dicken Androideak amets egiten dute ardi elektrikoekin eleberrian oinarrituta sortutako fikzioa aztertuko dute. Liburuaren lehen egokitzapena Blade Runner (1982) filma izan zen, Ridley Scottek zuzendua, eta haren segida aipagarria, Denis Villeneuvek zuzendutako Blade Runner 2049 (2017). Bestalde, bost bideojoko ofizial kaleratu dira, eta baita komiki eta anime serieak ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide