Arkaitz Mendi elkarte gastronomikoak antolatuta, haurrei zuzendutako arrantza festa ospatuko dute bihar goizean. 61. edizioa izango da, eta ohi bezala, lehorretik egin beharko dute arrantzan parte hartzaileek, itsasertzeko jaurtiketa modura. Bakarka nahiz heldu batekin taldea osatuta jardun ahal izango dute.
Izen-ematea bihar bertan eman behar da Musika Plazan, 08:00etatik 09:00etara, eta ordu horretatik aurrera hasi ahal izango dute arrantzan.
Sari banaketa ekitaldia Musika Plazan bertan egingo dute eguerdian, 13:00 aldera, eta festa giroko jardunaldia izango denez, hainbat oparo banatuko dituzte.