Gaur hasiko dira jokatzen Jai Alai Zarautz erremonte txapelketa

Aritz Mutiozabal 2023ko uztailaren 28a

Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketa. (Oriamendi)

Gaur arratsaldean finalerdietako lehen jardunaldia egingo dute, 18:00etan hasita, Aritzabatalde pilotalekuan.

Oriamendiren eta Zarauzko Udalak antolatuta, Jai Alai Zarautz erremonte txapelketa jokatuko dute asteburu honetan bigarren urtez. Gaur eta bihar finalaurrekoak jokatuko dituzte Aritzbatalde pilotalekuan, eta bihar finalak; jardunaldi guztiak 18:00etan hasiko dira.

Jardunaldi bakoitzean bina partida ikusiko dituzte zaleek, eta sarrerak eskuratzeko bi modu izango dituzte: leihatilan bertan bost euroan eros ditzakete, edo Turismo Bulegoan gonbidapenak hartu. Azken horiek doakoak dira, eta pertsona bakoitzak lauzpabost hartu ahal izango du, egun bakarrerako nahiz saio guztietarako.

EGITARAUA

Uztailak 28, ostirala. Finalaurrekoak

  • B taldea: Goikoetxea V.a-Apezetxea vs. Zaldua II.a-Zaldua I.a
  • A taldea: Urriza-Juanenea vs. Segurola-Azpiroz

Uztailak 29, larunbata. Finalaurrekoak

  • B taldea: Loitegi-Martirena vs. Urrutia II.a-Zubiri
  • A taldea: Ansa II.a-Larrañaga vs. Aldabe-Barrenetxea IV.a

Uztailak 30, igandea. Finalak

  • B taldeko finala
  • A taldeko finala

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide