Kantabrian arituko da asteburuan ZAEren KAE1eko ontzia

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uztailaren 28a

ZAEko mutilak arraunean. (Chicho-Toñi)

Estropada bakarra jokatuko dute eta Camargon izango da bihar arratsaldeko lehen orduan. ETE ligan ez da estropadarik izango.

ZAE Zarautz Arraun Elkarteko traineruek ligako estropada bakarra izango dute asteburu honetan. KAE1 ligakoa izango da, hain justu ere, ETE ligan atsedena hartuko baitute bihar eta etzi. Joan den astean bi bandera irabazi zituzten emakumezkoek abuztura arte itxaron beharko dute bolada onari jarraipena emateko.

Hori horrela, gizonezkoak soilik arituko dira lehian asteburuan eta Camargoko (Kantabria, Espainia) uretan egingo dute bihar 13:00etatik aurrera. Sailkapenen nagusiko zazpigarren postuan sailkatuta daudenez, erdiko txandan arituko dira zarauztarrak. Bertan aurkari izango duten Camargo baino azkarragoak izaten ahaleginduko dira sailkapenean aurreratzeko; izan ere, puntu bakarrera dute talde kantabriarra. Halaber, joan den asteburuan segundo gutxiko aldea atera zien Zumaia gainditzen ere ahaleginduko dira ZAEko arraunlariak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide