Gaur egingo dute Zarauzko Udaleko uztaileko ohiko osoko bilkura

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uztailaren 27a

Jon den ekainean egin zuten Zarauzko Udaleko azken osoko bilkura. (Urtzi Oteiza)

Besteak beste, 2022ko kontu orokorrak, Salberdin eremuko antolamendu plana eta euskaren erabilerari buruzko Konstituzionalaren ebazpena izango dituzte hizpide.

Hilabeteko azken osteguna izaki, gaur egingo dute Zarauzko Udaleko ohiko osoko bilkura udalbatzar aretoan. Udalbatzak hainbat gai izango ditu mahai gainean, horien artean, etxebizitzak eraikitzen ari diren Salberdingo eremua. Zehazki, hasierako onespena emango diote Eraikinen baldintza geometrikoei eta estetikoei dagokien Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren hirigintzako ordenantzetan aldaketa puntuala egiteari.

Horrez gain, iazko kontu orokorrak onartuko dituzte, eta, plenoa amaitu aurretik, EAJ udal taldeak aurkeztuko duen mozio bat ere onartuko dute. Espainiako Konstituzio Auzitegiak udaletako barne funtzionamendua euskara hutsean egitearen konstituzioaren aurkakoa dela dioen ebazpenarekin du lotura mozioak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide