Kuadrilla Eguna antolatzeko bilera irekia izango da bihar

Aritz Mutiozabal 2023ko uztailaren 27a

Iazko Kuadrilla Eguna (Hita)

Etxezabalako bilera aretoan egingo dute, 18:30etik aurrera

Urrian izan ohi da Kuadrilla Eguna, eta oraindik hilabete pare bat geratzen da ospatzeko. Baina dena behar bezala antolatzeko lanean hasi beharra dago aurrez, eta horretarako bilera irekia deitu du Zarauzko Udalak. Bihar arratsalderako jarri dute hitzordua, 18:30ean, Etxezabalako bilera aretoan, eta bertaratzeko deia egin diete herritarrei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide