Euskal presoen eskubideen aldeko Etxerat elkarteak jarri dio data udako urteroko hitzorduari: abuztuak 6, igandea. Egun horretan egingo dituzte kostako herrietan giza kateak hondartzetara.
Zarautzen, Musika plazan elkartuko dira herritarrak hondartzara abiatzeko, 12:00etan. Guztira, Euskal Herri osoko hamabost hondartzetan egingo dituzte aldarrikapenak, eta guztiak 12:00etan hasiko dira.
Eskualdeari dagokionez, berriz, Orion izango da beste hitzordua. Autobide azpiko zubitik abiatuko dira Antilla hondartzarantz.