Bertso-sorta

Gora Zarautz Arraun Elkarteko neskak

Inaxio Uria 'Isasti' 2023ko uztailaren 25a

ZAEko neskak, igande iluntzean asteburuko banderak astintzen plazan. (Jabi Gonzalez Toston)

Artillero, artillero abestiaren doinuan, ondorengo bertso-sorta helarazi du Zarauzkohitza.eus atarira Inaxio Uria Isasti-k.

-1-
Sestao ta Astillero
Bi bandera jarraian, ze gero!! (bis)
Kaiku, Zumaia
Gainditzen saia
Eta heldu da gure garaia(bis)

-2-
Sestao ta Astillero
Bi bandera jarraian,ze gero!!(bis)
Gure asmoak
betetakoak
Jarraitu ta gero gerokoak(bis)

-3-
Sestao ta Astillero
Bi bandera jarraian,ze gero!! (bis)
Gertatu dena
kriston lorpena
Ez dedila izan hau azkena (bis)

-4-
Sestao ta Astillero
Bi bandera jarraian,ze gero!!(bis)
Gaur Zarautzera
etorri gera
Eta zaleak, hau da harrera!!(bis)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide