Zozketa

IrriSarri Land parkerako beste sarrera bikoitza zozkatuko du Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2023ko uztailaren 24a

Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratuko du, eta parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera.

IrriSarri Land parkerako beste bi sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak bere erabiltzaileen artean. Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratuko du. Sarrera horiekin gozatzeko hamaika aukera izango du irabazleak: Paisaia, Abentura, Zentzumenen ibilbidea, Mitologikoa, Natura, eta Baxiren bila oinezko ibilbideak; jolastoki barruan dauden bola igerilekua, ohe elastikoa edota kart zirkuitua; eta disk golf-a eta uraren jokoak.

Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko dute izena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide