Ireki dute Itxasmendi Tenis Txapelketako izen ematea

Andrea Zipitria 2024ko otsailaren 19a

Apiriletik ekainera bitartean jokatuko dute txapelketa eta interesdunek martxoaren 3ra arte izango dute izena emateko aukera.

Itxasmendi Tenis Txapelketa antolatu dute apiriletik ekainera bitartean, eta izen ematea zabaldu dute dagoeneko. Interesdunek itxasmendi.tenis@gmail.com helbidera mezua bidalita egin dezakete inskripzioa eta martxoaren 3a izango da horretarako azken eguna. Mezu elektronikoan, izen-abizenak, jaiotze data eta telefono zenbakia zehaztu beharko dituzte parte hartzaileek. 

Guztira bi txapelketa izango dira: emakumezkoena eta gizonezkoena. Bi kasuetan, 16 urtetik gorakoa izan beharko da jokatu ahal izateko, eta edonola ere 15 euro ordaindu beharko dira mugikorrerako bizum aplikazioa erabilita. 656 76 82 25 telefono zenbakiari egin beharko da ordainketa. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide