Real Union eta Eibar futbol talde profesionalek datorren denboraldia prestatzeko lagunartekoa jokatuko dute gaur Astin. 11:30ean hasiko da partida eta Zarauzko Hitzako irakurle batek eta norgehiagoka zuenean ikusteko aukera izango du beste lagun batekin. Izan ere, Zarauzko Hitzak Zarautz Kirol Elkarteak emandako sarrera bikoitzari zozkatu du bere irakurleen artean aste honetan.
Bada, zozketan izena eman duten irakurleen artean Ane Gurrutxaga Roteta izan da zorteduna, eta Real Unionek eta Eibarrek denboraldi aurrean jokatuko duten lehenengo partida zuzenean ikusteko aukera izango du, esan bezala.