Azken asteetan behin baino gehiagotan gertatu bezala, gaur arratsaldean ere bandera gorria jarri behar izan dute Zarauzko hondartzan, marmoka batek pertsona bat ziztatu duelako.
Hala baieztatu du Zarauzko Udalak, eta zehaztu du bainatzea debekatuta egongo dela gutxienez 18:30 arte.
Hondartza horretara joaten diren herritarrek adi ibili beharko dute, beraz, eta sorosleen esanei jaramon egin. Horiek bozgorailu bidez ari dira neurrien berri ematen.