Milan Kundera idazleari eskainiko diote gaurko Photomuseumeko saioa

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uztailaren 21a

Milan Kundera idazle txekiarra. (Photomuseum)

Izatearen arintasun jasanezina eleberri ezagunaren idazlea joan den astean hil zen 94 urte zituela eta omen egiteko aztertuko dute bere ibilbidea 18:00etatik aurrera.

Duela hamar egun zendu zen Milan Kundera idazle txekiarra izango da Photomuseumeko Gela programako hurrengo protagonista. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dute haren ibilbidea aztertzeko saioa eta sarrera doakoa izango da.

Literaturako sari garrantzitsu gehienak irabazi zituen Kunderak, eta bere ibilbideak idatzi zituen lanen artean Izatearen arintasun jasanezina eleberria da ezagunena. 1984an idatzi zuen eta bere gainerako liburuak bezalaxe debekatu egin zuten bere jaioterrian, garaiko Txekoslovakia komunistan. Belusezko iraultzak eragin zuen erregimen aldaketak ekarri zuen bere liburuak atzera berriro zabaltzea. Zentzu horretan, zehaztu behar da Kundera bera ere komunista izan zela hasiera batean, baina gerora sistemari egin zizkion kritikek eragin zuten haren liburuak debekatzea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide