Arranopola egitasmoaren barruan, King Konsul reggae eta dub abeslariak TTB disko jartzaileren laguntzaz kontzertua eskainiko du gaur arratsaldean Musika plazan, Arrano tabernako terrazan. Aski ezagunak dira bi artistak, Zarauzko bizilagunak baitira; batzuek jakingo ez badute ere, TTB goitizenaren atzean Piru Irureta dago.
Zuzeneko emanaldia 20:00etan hasiko da, eta doan ikusi ahalko da.