Jon Mazak jaso du Merkatua Bizirik elkartearen udako otarra. Joan den astean Merkatu Plazan erosketak egin zituzten herritarren artean zozkatu dute garaiko produktuekin osatutako saskia, eta bertako ohiko bezeroa den zarauztarra izan da zoriduna.
Hala, otarrean bildutako tomateez, piper txikiez, urazaz, kuiatxoez, tipulinez, berenjenez, atunaz, gaztaz, edota sagardoaz gozatuko du Mazak. Horrez gain, etxea lore sorta eder batekin apaintzeko aukera ere izango du.