'Indartsuak' ikuskizuna eskainiko dute bihar Villa Manuelako frontoian

Onintza Lete Arrieta 2023ko uztailaren 19a

Antzerkia Familian egitasmoaren barruko saioa da, eta doan ikusteko aukera egongo da.

Bihar arratsaldean umeentzako ikuskizuna eskainiko dute Villa Manuelako frontoian, doan, Antzerkia Familian egitasmoaren barruan.

19:00etan da hitzordua, eta gune horretara gerturatzen direnek Zirko Txosko taldearen Indartsuak ikuskizunaz gozatuko dute. Clown eta akrobazia uztartzen dituen ikuskizuna da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide