Eraztun Berde Urdineko Arkamurka ibilbidean bisita gidatua egingo dute ostiralean

Onintza Lete Arrieta 2023ko uztailaren 19a

Zingira.

Bisita gidatua arratsaldez izango da, eta doakoa den arren, parte hartu nahi duenak aurrez eman beharko du izena.

Eraztun Berde Urdineko Arkamurka ibilbidean bisita gidatua egingo dute ostiral honetan, hilak 21, 18:00etatik 20:30era. Doako jarduera da, baina izena aurrez eman beharko dute parte hartzaileek Turismo Bulegoan.

Izena emateko bi modu daude: telefonoz deitzea 943-83 09 90 zenbakira, edo mezua idaztea turismoa@zarautz.eus helbidera.

Ibilbide horretan, Vista Alegreko eta Mutxioko parkeak, Zingira basoa, Garate Santa Barbara eta Hiruerreketa zeharkatuko dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide